Richard Oribe y Garoa Etxabe medallas de oro en el Campeonato de Gipuzkoa de Natación Adaptada celebrado en Tolosa

Ayuntamiento de Tolosa
29/01/2018 | Deportes

Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen pasaden larunbatean, urtarrilak 27, Tolosako Usabal kiroldegian. Guztira 65 igerilarik hartu zuten parte "kirol egokitua ikusgarri egiteko" aldarriarekin. Arabatik, Bizkaitik eta Nafarroatik etorritako igerilariak ere aritu ziren lehian.

Gizonezkoen artean: Richard Oribe igerilari olinpikoa izan zen txapelketako irabazlea, eta Liher Urbizuk eta Kerman Urretak osatu zuten podiuma. Oribek berak ikusmin handia piztu zuen, Donostiako urrezko danborra jasoa San Sebastian egunean, eta asko izan ziren berarekin hitz egin eta argazkia ateratzera urreratu zirenak.

Emakumezkoetan, berriz, Garoa Etxabe izan zen txapelduna; Naroa Etxebestek jantzi zuen zilarrezko domina eta brontzezkoa Leire Zabalak.

Zorionak guztiei!