Tolosaren 2018ko egitasmoak finkatzeko, Tolosatzenen bigarren bilera azaroaren 8an

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
08/11/2017 | Comunidad y Gobernanza

Pasaden urriaren 23an eman zitzaion hasiera 'Tolosatzen 2018' ekimenari. Lehen bilera hartan, iaz herritarrek  Tolosatzenen 2017ko aurrekonturako proposatutako ekintzen egoeraren berri eman zuen Udalak. Orain, bigarren bileran, 2018ko aurrekonturako lerroak adostu eta proiektuak lehenetsiko dira. Azaroaren 8an izango da bigarren bilera hau: arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean. Irekia da, herritarrei zabalik dago.

Lehen bileran aurreratu bezala, guztira 73 lan-lerro barneratu ziren Tolosatzenen landutako Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027n eta oraingoz, 50 daude abian. Txosten batean batu da informazio guztia eta hitzorduetara bertaratu zirenei, zein asteazken honetan etorriko direnei banatuko zaie. Eskuragarri dago www.tolosa.eus/tolosatzen orrian. Berdin, Tolosaren Argazki Partekatua 2016 eta 2017-2017 Plangintza Partekatua

Edonolako zalantzarik bazenu, idatzi partehartzea@tolosa.eus helbidera. Bertan Udaleko partehartze teknikariek informazio zuzena helaraziko dizuete.

Hitzordua
Azaroak 8.  2018ko aurrekontuetan txertatuko diren alorrez alorreko ekintzak adosteko. Arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA