Tolosa CF klubeko gimnastika erritmikoko taldeari harrera Udalean, Estatuko Taldekako Txapelketan bigarren geratu eta lehen mailara igotzea lortuta
17/12/2018 | Deportes
Tolosako Udalak atzo, igandea, abenduak 16, harrera egin zion Tolosa CF klubeko gimnastika erritmikoko taldeari. Tolosako Udalbatza aretoa txiki geratu zen. Udal ordezkariak, Olatz Peon Ormazabal alkatea buru, eta taldekideen lagun eta familiarrak izan ziren bertan.