Azkenengo abisuak

Hitzorduak

Orrialde honetan Tolosako Udalak jakinarazitako azkenengo abisuak ikusteko aukera izango duzu.

2026/08/25
Odisea filma jatorrizko bertsioan emango da, ikuslearen eguneko prezioan, abuztuaren 28an, ostiralean, 19:00etan. Filma abuztuaren 24an ematekoa zen, baina, arrazoi teknikoak zirela eta, ezin izan zen proiektatu.
2026/07/16
Ez dute herrigunea zeharkatuko:
- Lurraldebuseko GO07 eta DO03 lineak: Zumarditxikiko geralekuan geratuko dira, Santa Klaran
- Tolosaldea autobusen lineak (T06 izan ezik): Santa Lutziatik irteten edo doazen espedizioetan izan ezik, Zezen Plaza izango da jatorrizko eta helmugako geralekua
- Distantzia luzekoak
Edonola ere, ADI hartu beharreko autobus-konpainiaren oharrei, egon daitezkeen aldaketei begira

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA