Aldaketak izango dira udan udal-zerbitzuen ordutegian

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/06/29 | Udate (HAZ-SAC)
  • Herritarrei arreta emateko ordutegiak aldatuko dira UDATEn, udal-liburutegietan, hondakin-bulegoan, kultur etxean eta Andragoran.

Urtaro aldaketarekin batera, udako ordutegia izango dute udal-zerbitzu hauek:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - UDATE

  • Astelehenetik ostegunera: 07:15etik 14:15era
  • Ostiralak: 08:15etik 14:15era

Kultur etxea

  • Ekainak 25-uztailak 23, 10:00etatik 13:00etara, eta 15:30etik 20:00etara
  • Uztailak 23-30, 10:00etatik 13:00etara
  • Uztailak 31-abuztuak 23, itxita
  • Abuztuak 24-irailak 11, 10:00etatik 13:00etara, eta 15:30etik 20:00etara

Andragora

  • Uztaila: 08:00etatik 14:00etara
  • Abuztua: itxita

Udal-liburutegia

  • Ekainak 22-irailak 4, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Asteazkenetan, arratsaldez ere irekiko da, 16:00etatik 19:00etara

Haur-liburutegia

  • Ekainak 22-irailak 4: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era

Udako liburutegia (Usabal kiroldegia)

  • Uztailak 6-irailak 4: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara

Hondakin-bulegoa:

  • Uda osoan, hondakin-bulegoaren ordutegia aldatuko da, eta uztailetik aurrera, abuztua barne, ostegunetan eta ostiraletan, 08:30etik 14:00etara irekiko da. Urte osoan zehar, hondakin-bulegoa Gorosabel eraikinean izaten da (musika-eskola eta euskaltegia dauden eraikina); abuztuan, berriz, Gorosabel eraikina itxi egiten denez, bulegoa udaletxean egongo da, UDATEn.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA