Tolosako Udalak atsekabea adierazi du tolosar baten hilketa dela eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/04 | Idazkaritza
  • Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala adostu dute.


Gazte tolosar baten hilketa ankerraren aurrean, atsekabea adierazi du Tolosako Udalak. Une mingarri honetan, familiari eta lagunei maitasuna eta babesa adierazi nahi dizkie. 

Udala harremanetan da familiarekin, laguntza bideratzeko. Era berean, eta zabaldu diren mezu eta datu desegokien aurrean, familiak merezi duen errespetua eskatzen du Udalak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA