Azoka berezien egutegia, finkatuta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/04 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Azoka berezien egutegian bi aldaketa egin dira. Batetik, Bertako Haragien Azoka astebete aurreratu da, eta maiatzaren 7tik 10era izango da, maiatzaren 14tik 17ra beharrean. Bestalde, Lore eta Landareen Azoka maiatzaren amaiera aldera mugitu da, hilaren 9tik 30era, hain zuzen. Horrenbestez, hau da egutegia:

  • Bertako Haragien Azoka - Maiatzak 7-10

  • Lore eta Landareen Azoka - Maiatzak 30

  • VIII. Ardo Txuri Txokoa eta Itsaski Azoka - Ekainak 6

  • XXVI. Garagardo Festa - Irailak 17-20

  • XIII. Mikologika - Urriak 14-17

  • XXXI. Tolosa Goxua - Urriak 31

  • V. Esneki - Azaroak 6-7

  • XXXI. Tolosako Babarrunaren Festa - Azaroak 21

  • XXVII. Gabonetako Azoka - Abenduak 19

 

Barazki tailerra, larunbatean

Horrez gain, eta urtero moduan, larunbateko azokan barazkien bidez txotxongiloak sortzeko familiei zuzendutako tailerra emango du Topic-ek, Zerkausian. Barazkiekin eta bestelako elementu organikoekin pertsonaiak sortuko dituzte. 

11:30ean hasiko da, eta ordubeteko iraupena izango du. 30 lagunentzako lekua izango da, eta izena emako, hezkuntza@cittolosa.com helbidera idatzi, edo 943 65 04 14 telefonora deitu beharko da.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA