Arrameleko zubiaren inguruan pilatutako zaborra jasotzeko lanak abiatuko ditu URA agentziak astelehenean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/05 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Jon Andoni Irazusta pasealekuko errei bat itxiko da denbora tarte batez, makineria ibaira jaitsi ahal izateko. Txandaka baimenduko da trafikoa bi norabideetan.

Ekaineko euriteen ondorioz, Arrameleko zubiaren inguruan enbor eta bestelako hondakin ugari pilatuta geratu ziren. URA Uraren Euskal Agentziak horiek jasotzeko lanen ardura hartu zuen. Bada, datorren astelehenean, irailaren 8an, abiatuko ditu lanak.

Lan horiek egiteko, beharrezkoa izango da Jon Andoni Irazusta pasealekuaren zati batean errei bateko trafikoa aldi baterako etetea. Izan ere, garabi baten bidez jaitsiko dute makineria ibaira, zaborra pilatu den tokira, eta pixkanaka aterako dituzte hondakinak. Egun batzuetarako lana izango da. 

Astelehenean, 08:00ak aldera itxiko dute. Dena dela, bi norabideetako trafikoa baimenduko da, txandaka. Hala eta guztiz ere, Udaltzaingoak inguru hori ekiditeko eta beste bide batzuk lehenesteko dei egin du, ahal den neurrian behintzat.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA