Tolosako Udalaren adierazpena, Bilboko hilketa matxista dela eta

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/11/27 | Berdintasuna
  • Udalak bat egin du Tolosako Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin, bihar, 12:00etan, Triangulo Plazan.

Tolosako Udalak erabat gaitzetsi nahi du Bilboko emakumearen erailketa eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei. 

Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da. Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), kasu honetan, familia-testuinguruan, emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina; bereziki mingarria da, Azaroak 25 bezalako egun baten biharamunean gertatu izana.  

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta; gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
 
Halaber, Udalak bat egin du Tolosako Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin, bihar, 12:00etan, Triangulo Plazan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA