Bi ekintza, datorren astean, Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/30 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

● Aste Berdea ekainaren 2tik 6ra izango da Tolosan; hilaren 4rako, bizikletak elektrifikatzeko tailerra antolatu du Gurpilguneak, besteak beste. 
● Hilaren 7an landare inbaditzaileak ezagutzeko ibilaldia eskainiko du Aranzadik. 
● Udalak aterpe klimatikoak identifikatu ditu, herritarrak berotik edo klimatologia desegokitik babesteko .

Ekainaren 5a Ingurumenaren Mundu Eguna da. Urtez urte, mundu osoko erakunde eta herrialdeek bat egiten dute egun honekin, ingurumen-erronkei buruzko kontzientzia piztu, konponbideak sustatu eta herritarren konpromisoa indartzeko helburuarekin. Tolosako Udalak, Tolosako Ingurumen Zentroarekin elkarlanean, aurtengo edizioarekin bat egin du, klima-aldaketaren inguruan hainbat ekintza antolatuz. Hauek dira antolatu diren ekintzak:

Ekainaren 4an, bizikletak elektrifikatzeko tailerra izango da Zumardiaundiko Gurpilgunean. 17:00etatik 20:00etara izango da eta izena emateko, tolosakoingurumena@gmail.com helbidera idatzi beharko da, edo 687 702 049 telefono-zenbakira deitu. Klima-aldaketaren ondorioak leuntzeko, ezinbestekoa da isurtzen den CO2 kopurua murriztea, eta hori kontuan izanda, herritarrak joan-etorriak bizikletan egitera animatu nahi dituzte, autoa alde batera utzita.

Horrez gain, ekainaren 4an goizez, Tolosaldeko Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, ikasleen topaketa izango da Trianguloa plazan. Bertan, programan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek ikasturte honetan mugikortasunaren inguruan landutakoa oinarri hartuta, hainbat tailer egingo dituzte.

Ekainaren 7an, aldiz, landare inbaditzaileak ezagutzeko ibilaldia izango da Aranzadi Zientzia Elkarteko Maddi Otamendi Urbiztondo botanikariak gidatuta. Bertan, Tolosako landare inbaditzaileak eta horien eragin kaltegarriak ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:00etatik 12:30era izango da ibilaldia Dama Berdetik hasita.

 

Babesgune klimatikoak Tolosan

Tolosako Udalak identifikatu egin ditu herritarrek bero-boladetan edo hotzaldietan erabili ahal izango dituzten babesgune klimatikoak. Aire zabaleko espazioak edo eraikin publikoak dira, eta tenperatura muturrekoa denean, babes eta konfort termikoa eskaintzen dute.

Espazio horiek bestelako erabilerak ere badituzte, baina herritar guztientzat daude irekita, eta erabilera doakoa da. Mapa honetan kontsulta daitezke kokaleku eta xehetasun guztiak.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA