Herritarren erabilerarako parke natural irisgarria egingo da Iurramendi muinoko berdegunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/03/31 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosaldea Garatzenek eta Udalak elkarlanean landu dute proiektua, Next Funtsen laguntzen barruan.



Iurramendi muinoaren belardiek herritarren aprobetxamendu handiagoa izateko parke berde irisgarri baten proiektua landu dute Tolosako Udalak eta Tolosaldea Garatzenek, elkarlanean.

Zelai horien naturalizazio handiagoa sustatzearekin batera, irisgarritasuna handitzea, aisialdi aktiboa sustatzeko aukerak ugaritzea, habitatak indartzeko landaketak egitea eta ziklo-kros azpiegiturak hobetzea eta paisaian txertatzea dira, besteak beste, proiektuaren helburuak.

Landaketak Usabalera begira dagoen hegoaldeko zatian (10.000 m2) egingo dira. Hain justu, hurritz, gorosti eta erratz landareak birlandatuko dira, hariztien berroneraketa lanekin batera. 

Hegoaldeko berdegunean, berriz, herritar guztiei irekita izango den parke irisgarri bat sortuko da. Oinezko bideak egingo dira, ariketa fisikoa egiteko edo paseatzeko aproposak. Gaur egun bide horren zati bat egina dago, Paper kaleko biribilguneko igogailutik egoitzako aparkalekura doana, baina ez da irisgarria. Irisgarri egitea da helburua, batik bat, egoitzako egoiliarrek eta familiek erabil dezaten; malda txikia izango du horretarako. Bidea, gainera, Martin Jose Iraola kaleko aldaparaino luzatuko da, erabateko segida izan dezan.

Horrez gain, lursailaren topografiak aukera ematen du atsedengune irisgarri bat eta lautada txikiak sortzeko. Azken honen gisako hiru eremu sortuko dira, espazioaren izaera naturala mantenduta. Hau da, lautada horiek material naturalekin hornituko dira. Lanak apirilaren 7tik aurrera hasiko dira, beti ere, eguraldiaren arabera.

Lan hauek Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (Next Generation-EU) esparruan gauzatuko dira, zehazki Tolosaldeko Turismo Jasangarriko Planaren 2. Ardatzeko (Efizientzia Energetikoaren hobekuntza) 1.jarduketa (Tolosaldea oinez eta bizikletan) gauzatzearen baitan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA