Izaskunera doan mendi bidea konpontzeko lanak hasiko dira bihar

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/29 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Astebete inguruko iraupena izango dute lanek, eta bitarte horretan bidea itxita izango da.


Izaskunera doan mendi bidea itxita izango da bihartik aurrera, ekaineko euriteek eragindako kalteak konpondu ahal izateko. Lur-jausiak izan ziren, eta oinezkoen mendi bidea oztopatzen dute. Bada, Tolosako eta Ibarrako Udalek sustatuta, bihar hasiko dira garbitzeko lanak.

Lanek astebeteko iraupena izango dute gutxi gora behera. Bitarte horretan, bidea itxi egingo da mendizaleentzat, autobidearen ondoko eskaileretatik. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA