Oria eta Araxes ibaietako ertzak garbitzeko lanak, martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/27 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Aldabatxiki, Olarrain, Usabal, Berazubi, Andre Maria eta Donostia etorbidearen inguruetan arituko dira lanean.

  • Ibaiertzeko landare inbaditzaileak identifikatzeko azterketa abiatuko du udalak Aranzadirekin. Azterketaren ondorioen arabera, aurrerago kimatze-lanak egingo dira.
     

Oria eta Araxesen ibaiertzetatik hondakinak garbitzeko lanak abiatu dira gaur. Martxoan, hiru ikastetxeetako ikasleek egin ohi dute garbiketa; orain, berriz, haiek iritsi ezin diren puntuetako hondakinak eta beste zenbait eremu garbituko dira. 

Astebete inguru arituko dira lanean, guztira sei puntutan: Aldabatxiki auzora doan bidearen alboan, Olarrain auzoan, Usabal industriagunearen inguruan, Berazubi inguruan, Andre Maria elizaren atzealdean, eta Belatetik Donostia etorbiderainoko tartean. 

Landare inbaditzaileak identifikatzeko azterketa

Aldi berean, Oria ibaiaren herriguneko flora inbaditzaileen kartografia eguneratzeko lana hasiko du udalak Aranzadi Zientzia elkartearekin. Asmoa da aurrera begira informazio hori erabiltzea kendu daitezkeen landare horien erauzketa-lanak egiteko. Erauzketa, baina, uda partean egingo da, landareak loratuta egoten direnez, aproposagoa baita garai hori.

Espezie horiek erauztea funtsezkoa da uretako ekosistemak babesteko eta oreka ekologikoari eusteko. Inbaditzaileek bertako landaredia kanpora dezakete, habitat naturalak aldatu eta ziklo hidrologikoei eragin. Horrek zuzenean eragiten die uraren kalitateari, biodibertsitateari eta ibaiertzen egonkortasunari. 

Landare inbaditzaileak desagerrarazteak, ibaietako ekosistemen osasuna leheneratzen laguntzeaz gain, hainbat arazo prebenitzen ere laguntzen du; hala nola uholdeen aurrean babesa eskaintzen du, eta higadura murrizten ere lagundu dezake. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA