Samaniego Ikastetxeko haur hezkuntzako eraikinean LED argiteria jartzeko lanak, martxan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/03 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Aldaketarekin, argiteria kontsumoa %50 baino gehiago murriztea da helburua.


Ikasturtea amaituta, Samaniego Ikastetxeko Haur Hezkuntzako eraikineko argiteria aldatzeko lanak abiatu dira aste honetan. Jasangarritasunean eta eraginkortasunean hobetzea da lanen helburua, Euskadiko Jasangarritasun energetikoaren legearen eskakizunei aurre egiteko.

Eraikinak orain arte fluoreszente konbentzionalak izan ditu eta, horien ordez, LED motako argiteria jarriko da. 300 luminaria baino gehiago ez ezik, sentsore bidezko kontrolak ere jarriko dira. Aldaketarekin, argiteria kontsumoa %50 baino gehiago murriztea da helburua. 124.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak aldaketa hori gauzatzeko.

Ikastetxea itxita izango den bi hilabeteetan egingo dira lanak; ikasturte berria hasteko, beraz, guztia prest izatea da aurreikuspena.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA