Tolosan tokiko energia-komunitatea sortzen laguntzeko saioak eskainiko ditu Udalak, Goienerren laguntzarekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/25 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Urriaren 7an izango da lehen saioa, 18:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. 
     

Tokiko energia-komunitateen inguruan hausnartu eta eredu hori sustatzeko saio irekiak egin ziren Tolosan, apiriletik ekainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren eskutik. Interes handia piztu du gaiak, eta ondorioztatu da badagoela oinarri eta gogo bat aurrera egiteko. Hori dela eta, Udalak jarraipena emango dio prozesuari. 

Helburu horrekin, beste 6 saio ireki eskainiko dira, tokiko energia-komunitatea bera sortzera bideratuago egongo direnak, eta parte hartzean oinarrituko direnak. Komunitate izaera jorratzeko lanketa egin ez ezik, sortze-prozesuari buruzko aholkularitza emango da saioetan: nola egituratu, forma juridikoak, tramiteak, egin daitezkeen proiektuak, adibideak… Goiener eta Farapi kooperatibetako adituek gidatuko dituzte saioak. 

Lehen saioa urriaren 7an izango da, 18:00etan Antonio Maria Labaien Kultur Etxeko areto nagusian. Gainerako saioetako datak lehen hitzordu horren ondoren finkatuko dira, aurrera egiteko interesa duten pertsonen aukeren arabera. Gaian interesa izan baina saioetara joan ezin dutenek, berriz, erabaki.tolosa.eus plataformaren bidez jarraitu ahal izango dute prozesuaDena dela, informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, ingurugiro@tolosa.eus helbidera ere idazteko aukera dute. 

Zer da energia-komunitate bat? 

Ekonomia sozialeko Irabazi-asmorik gabeko erakunde juridikoak dira. Elkarrengandik hurbil dauden etxe, denda, enpresa, elkarte eta erakunde publiko zein pribatuak biltzen dituzte, helburu batekin: energia berriztagarriak euren kabuz sortu, kontsumitu eta kudeatzea.

Informazio osagarria:

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA