Udalak flora exotiko inbaditzailea kenduko du Oria ibaiaren ertzean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/17 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Asteazkenetik ostiralera bitarte arituko dira lanean Aranzadiko adituak. 

  • Azken hilabeteotan espezie inbaditzaileak identifikatu eta kartografiatu dira, etorkizunean errazago kontrolatu eta monitorizatu ahal izateko.
     
     

Aste honetako asteazkenetik ostiralera bitartean, Oria ibaiaren ertzean dagoen flora exotiko inbaditzailea kenduko du Udalak. Lan hauek 2025ean hasitako proiektu baten parte dira, Oria ibaia kudeatzeko tresna eraginkor bat izateko helburua duena.

Hain justu, xede horrekin, Oria ibaiko flora espezie inbaditzaileak identifikatu, erregistratu eta kartografiatu egin dira azken hilabeteotan. Tresna horrek, etorkizunean kontrol errazagoa eta monitorizatzeko aukera emango du. Bada, identifikazio lan hori amaituta, kendu egingo dira.

«Askotan jaso izan ditu udalak Oria ibaiaren ertzeetan dagoen landaredia kentzeko eskaerak. URA Agentziaren irizpideen arabera, ordea, hori ezin da nolanahi egin. Landarediak ibaiaren biodibertsitatea babesten eta arroaren egonkortasuna indartzen lagundu ez ezik, larrialdien aurrean segurtasun gehiago ematen dio, uraren abiadura gutxitzen baitu. Baimenduta dauden interbentzioetako bat da inbaditzaileena, baina lehenago kartografia lan hori egunerau dugu», azaldu du Aitor Agirresarobe, Ingurumen zinegotziak.

Garrantzitsua da azpimarratzea 2025eko ezabatze-lan horiek ez direla aldi bakar batera mugatuko; hurrengo urteetan modu jarraituan garatuko direla aurreikusten da, ibaiertzeko ekosistemaren kudeaketa jasangarriagoa izateko eta espezie hauek tokiko biodibertsitatean duten eragina minimizatzeko.

Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek egingo dituzte lanak egunotan, eta jarduerak dagozkion segurtasun-neurriak izango ditu, eta ingurune naturala eta indarrean dauden araudiak errespetatuz egingo da.

Horrez gain, Udala eta URA Agentzia harremanetan dira, aurrera begira, ibaiaren garbiketa egiteko baimendutako lan osagarriak egiteko.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA