8m3 hondakin bildu ditu Arrantza Federazioak Oria ibaian egindako garbiketan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/10 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Pasa den astean egin zuten erreka garbiketa, eta guztira 60 ordu inguruko lanak izan dira.

  • Garbiketa lanak Napar Zubi ondoko presatik Zuloaga auzora bitarte egin dira.

 

Martxoaren amaieran, Uraren Nazioarteko Egunaren inguruan, Udalak, Tolosako Ingurumen Zentroarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan, Oria Ibaiaren lehen garbiketa gauzatu zuen. Maiatzeko lehen astean, Arrantza Federazioaren txanda izan da eta bigarren erreka garbiketa egin dute.

Guztira 8m3 hondakin bildu dituzte aste batean, eta 60 ordu iraun dute lanek. Garbiketa lanak Naparzubi ondoko presatik Zuloaga auzora bitarteko erreka eremuan egin dira, eta batez ere plastikozko botilak, supermerkatuetako karroak etab. aurkitu dituzte ibaian. Bestalde, txakur-gorotzen poltsa ugari ere bildu dira.

Udalak, Arrantza Federazioaren lana eskertzeaz gain, herritarrei dei egiten die ingurumena zain dezaten. Erreka garbiketan bildu diren hondakinak eta sortzen ditugun hondakin guztiak dagozkien edukiontzi edo zaborrontzian utzi behar dira, eta, jakina, ez dira ibaira bota behar. Guztion ardura da ingurumena eta natura zaintzea eta errespetatzea eta Udalak gizalegez jokatzea eskatzen die herritarrei.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA