Abian da Eskola Agenda 2030 programa ikasturte berrian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/27 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Lehorreko ekosistemak, basoak, landuko dira 2021-2022 ikasturtean Eskola Agenda 2030 programan parte hartzen duten Tolosako ikastetxeetan.

  • Aurten Tolosako 4.717 ikaslek hartuko dute parte egitasmoan, eta eskualdean guztira 7.713 ikaslek.

  • Gaia lantzeko, lehen prestakuntza saio bat egin dute Eskola Agenda 2030 proiektuaren koordinatzaileek, irakasleek eta ingurumen teknikariek.

 

Beste urte batez, martxan da Eskola Agenda 2030 programa ikasturte berrian. Aurten, lehorreko ekosistemak, basoak zehazki, landuko dituzte Tolosako ikasleek.

Aurreko ikasturtean, Garapen Iraunkorreko Helburuak landuz, Tolosako jasangarritasun maila landu zuten Tolosako ikasleek (11. Helburua), eta aurten, 15. helburuari helduko diote: lehorreko ekosistemetako bizitza landuko dute, zehazki basoetakoa. Lanketaren helburua da ikasleak ingurumenarekiko errespetuan heztea, eta, edukia lantzeko lehen bilera egin dute Eskola Agenda 2030 proiektuaren koordinatzaileek, irakasleek eta Tolosaldeako udalerrietako ingurumen teknikariek.

Eskola Agenda 2030 proiektuari esker, Tolosako eskola-komunikateak herriaren garapen jasangarrian parte hartzeko aukera dute, eta ikasleek demokratikoki herriko erabakietan parte hartzen dute. Tolosaldeako 10 herrik hartzen dute parte egitasmoan, guztira 7.713 ikaslek. Tolosan, 8 hezkuntza zentrok hartzen dute parte, guztira, 4.717 ikaslek.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA