Gnat Zinema: Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko III. Zinema Erakustaldia

Tolosako Udala
2023/03/21 | Ingurumena
  • Martxoaren 30ean, 19:00etan, Tolosan amaitutzat emango da Gnat Zinemaren hirugarren edizioa, "Ganado o desierto" Francisco Vaquerok zuzendutako film dokumentalaren aurre estreinaldiarekin; bertan, abeltzaintza landako ekosistemak eta ekonomiak lehengoratzeko irtenbide gisa aurkezten digu. Sarrerak doan izango dira.
  • José Ignacio Asensio: «Zinema erakustaldi honek meditaziora gonbidatzen gaitu, errealitateaz jabetzera, eta nor garen eta gure ingurunearekin nola erlazionatzen garen hausnartzera».
  • Patxi Amantegi:  «Gure ingurunearen kontserbaziorako beharrezkoa da guztion inplikazioa, pertsonen eta naturaren arteko errespetuzko harremanak sustatzeko, biodibertsitatearen zaintzarako, aurren ditugun erronkei, klima aldaketa kasu, sendotasunez eta elkarlanetik aurre egiteko».

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak gaur goizean aurkeztu du Tolosan, martxoaren 23tik 30era bitartean Gipuzkoako bederatzi udalerritan egingo den ‘Gnat Zinema’ Natura eta Ingurumeneko Zinemaren III. Erakuskaldia. Tolosan izango da hirugarren edizio honen amaiera, martxoaren 30ean, 19:00etan, Topic zentroan egingo den "Ganado o desierto" dokumentalaren estreinaldi aurreko emanaldiarekin. Film hau Francisco Vaquerok zuzendu du, eta erakusten digu abeltzaintza nola erabili daitekeen larreak, lurzoruak, zuhaiztia eta ura lehengoratzeko. Ganaduaren kudeaketa egokia modu errealean erakusten da, landako ekosistemak eta ekonomiak lehengoratzeko irtenbide gisa.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua eta Patxi Amantegi Tolosako Ingurumeneko zinegotzia izan dira ekitaldiaren aurkezpenean. Zinema Erakustaldiaren helburua da naturarik hurbilenaren berri ematea, kalitatez, pertsonok naturarekin ditugun harremanak sakonago aztertuz eta gizarteek naturarekin erlazionatzeko dituzten moduak ezagutaraziz, ikuspegi desberdinetatik: natura gizadiaren kulturan, gure aztarna naturan, pertsonen eta animalien arteko batasuna, haurrak eta natura.

Aurten, Gipuzkoako bederatzi udalerri hauetan izango dira Gnat Zinemaren emanaldiak: Azpeitian, Eibarren, Errenterian, Mutrikun, Oñatin, Ordizian, Donostian, Tolosan eta Zumarragan. Herri horietan, naturarekin lotutako 11 film emango dira, hala nola «El leopardo de las nieves», «We the power», «Salvar Tenerife», «Fire of love», «Aware», «Con la fuerza del viento», «Forest for the trees: The tree planters», «Cuerdas», «Joy», «Ganado o desierto» eta «Entre montañas».

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak jakinarazi duenez, “Gnat Zinema proiektua zabalik dago naturaren alde zerbait egin nahi duen ororentzat, bai naturaren defentsaren arlotik, bai sormenaren dibulgazioaren arlotik jardunda”.  Era berean, Asensiok azpimarratu duenez, «zinema erakustaldi honek meditaziora gonbidatzen gaitu, errealitateaz jabetzera, eta nor garen eta gure ingurunearekin nola erlazionatzen garen hausnartzera».

Bestalde, Ingurumeneko zinegotziak, Patxi Amantegik, honako hau adierazi du: «Natura herri honen parte da, gure kulturaren parte eta gure ingurunearen kontserbaziorako beharrezkoa da guztion inplikazioa, erakundeena eta baita ere herritarrena, pertsonen eta naturaren arteko errespetuzko harremanak sustatzeko, biodibertsitatearen zaintzarako, aurren ditugun erronkei, klima aldaketa kasu, sendotasunez eta elkarlanetik aurre egiteko».

Tolosako emanaldia

Tolosan "Ganado o desierto" Francisco Vaquerok zuzendutako dokumentalaren aurre estreinaldia egingo da; Metafora Visual enpresak ekoitzi du eta Gustavo Ales izan da ekoizlekide. Dokumental horrek hainbat sari lortu ditu, hala nola dokumental onenaren saria 2022ko Suncine Sol de Oro jaialdian, klima aldaketaren film onenaren Iruñerriko Mankomunitatea saria Nafarroako Nazioarteko Zinema Dokumentaleko Nazioarteko 2022ko Jaialdian, edo gazteriaren saria Seiako Ingurumen zinemaren nazioarteko 2022ko Jaialdian.

Film honekin bukatutzat emango da Gnat Zinemaren hirugarren edizioa, eta, bertan, animaliak klima aldaketaren aurka borrokatzeko baliabide gisa aurkezten zaizkigu. Era berean, filmaren zuzendari Francisco Vaquero eta ekoizlekide Gustavo Ales ere izango ditugu emanldian.

Sarrerak doan izango dira, eta egoitza bakoitzeko ohiko saltokietan edo Gipuzkoa Ingurumena webgunean eskuratu ahal izango dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA