Irteera eta mintegi bat jasotzen ditu Biodibertsitate guneko abenduko egitarauak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/29 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Hilaren 3an Leaburu-Belauntza inguruan irteera egingo da landa atlantikoaren ekologia ardatz hartuta eta abenduaren 13an, Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketaren emaitzak aurkezteko mintegia eskainiko da. 

 

Tolosako Biodibertsitate Guneak irteera eta mintegi bat antolatu ditu abenduko jarduera eskaintzaren barruan. 

Irteera abenduaren 3an, igandean, egingo da Leaburu-Belauntza inguruan, landa atlantikoko ekoistema arautzen duten gakoak behatzeko eta ulertzeko. Irteera goizeko 09:00etan abiatuko da Dama Berdetik. 

Hilaren 13an, berriz, Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketaren 2023ko emaitzak aurkeztuko dira. Biodibertsitate Guneak 2023an Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren jarraipen eta monitorizazioa egin du, bide-sareek inguruko fauna ornodunean duten eragina ezagutzeko. Herritarren parte hartzeari esker gauzatu ahal izan da ikerketa hori, borondatez, eskualdeko bideetan harrapatutako fauna basatiaren inguruko informazioa jasotzen lagundu baitute.

Abenduaren 13ko saioan, azken hilabete hauetan jasotako informazioaren ondorio eta emaitzak aurkeztuko dira, hain zuzen, 18:00etan Antxon Bandres txokoan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA