HARAGI, egundoko festa parrilazale eta haragizaleentzat

Hitzordua
Informazio gehiago

Pintxoen dastaketa, haragia zuzenean erretzen ikusteko aukera, txuletarik onena, tailerrak…Heldu da HARAGI, Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko Topaketa.  

Festa herrikoia maiatzaren 11n (larunbata) iritsiko da Tolosara. Goiz-goizetik hasita, Euskal Herria plaza txingarren aromaz beteko da. Han, Txileko, Turkiako edo Uruguaiko eta bertako sukaldariburuek haragia erreko dute zuzenean.

Gero, pintxoak banatuko dituzte: txerrikume ontzutua, txuleta-txistorra, Kebab originala, arkumea Txileko erara, etab. Pintxo bakoitza zein egun eta ordutan emango den kontsulta dezakezu. Tiketak momentuan eros daitezke, ez kezkatu.

 

Parrilazale eta haragizaleenek ere espazio bat izango dute beraientzat. Txuleta bat ondo erretzeko sekretuak ezagutu ahal izango dituzte Tolosako lau erretegietako arduradunen eskutik: Casa Julián, Casa Nicolás, Burruntzi eta Botarri. Izen-ematea nahitaezkoa da.

Festari amaiera emateko, maiatzaren 12an, Txuleta Menuaren bazkaria egingo da.  Txuletaren Festarekin egiten zen bezala, merkatuak jangela handi baten itxura hartuko du, eta Tolosako parrileroek beren erretegietako menu tradizionala eskainiko digute. Dudarik gabe, txuleta izango da plater nagusia. Adi, tiketak ziztu bizian saltzen ari dira eta!

 

 

Nola iritsi Tolosara

Artikulu honek gosea egin badizu eta Tolosara bazkaltzera etortzeko asmoa baduzu, ez kezkatu, konexio ona baitago. Beste artikulu batean non aparka dezakezun edo zer garraiobide publiko erabil dezakezun azaltzen dizugu.

Eta zergatik Tolosan?

Tolosak betidanik eduki du parrila-tradizioa. Tolosako erretegietan egin ziren lehenbizikoz idi-txuletoiak parrila inklinatuan erreta. Gaur egun mundu osoan erabiltzen den teknika berritzaile hura erabiltzen aurrendariak izan ziren.

Sei hamarkadaz geroztik, parrilari lotutako tradizio honek bizirik jarraitzen du. Izan ere, Tolosako lau erretegiek lan egiteko modu horri eutsi diote belaunaldiz belaunaldi, kalitatezko produktuak erabiliz eta mahaikideekin harreman zuzena mantenduaz beti. Balio horiei esker, erretegiak nazioko zein nazioarteko erreferente gastronomiko bihurtu dira.

Urte osoan, herrialde ezberdinetatik milaka bisitari etortzen dira Txuleta Menua dastatzeko helburu bakarrarekin. Eta probatzen duenak, errepikatu egiten du.

 

 

Programa herrikoia

 

Larunbata, maiatzak 11

09:00-22:00. Haragi Fest
Bertako parrileroek eta nazioarteko sukaldariburuek beren produktuak erreko dituzte eta erretzeko teknikak erakutsiko dizkigute. Gero, haragia zerbitzatuko dute.

09:00. Haragia erretzen hasiko dira.

  • Diego Pérez Sosa (Uruguai): txerrikume ontzutua burruntzian, anana ketuaren ozpinarekin eta hausberoan erretako tipulekin.

  • Txomin Parrilla (Euskadi): behia erretzea, unerako landutako teknika berriarekin.

12:00-13:30. SUA espazioa: Tolosako erretegietan barrena.

Tolosako txuleta tradizionala ezagutzeko eta dastatzeko esperientzia gastronomikoa, bertako parrileroen eskutik. Mozketa-teknikak, brasa pizteko modua edo haragia erretzeko gako nagusiak erakutsiko dira. Gero, dastaketa egingo da.

12:00-15:00. Dastaketa.

09:00. Haragia erretzen hasiko dira.

  • Txomin Parrilla (Euskadi): behi-saltxitxa parrilan, puntuan.

  • Joxean Goya (Euskadi): txuleta-hanburgesa parrilan.

  • Barriola Harategia (Euskadi): artisau txuleta-txistorra parrilan.

  • Yılmaz Öztürk (Turkia): Cag Kebap arkume ontzutua eta Kokorec arkume errea, oreganoarekin, pipermin gorriarekin eta kuminoarekin.

19:00-22:00. Dastaketa.

 

Igandea, maiatzak 12

09:00-14:00. Haragi Fest

Bertako parrileroek eta nazioarteko sukaldariburuek beren produktuak erreko dituzte eta erretzeko teknikak erakutsiko dizkigute. Gero, haragia zerbitzatuko dute.

09:00. Haragia erretzen hasiko dira.

  • Carolina Carriel & Isidora Díaz (Txile): arkumea makil erara bizigarri txiletarrarekin.

  • Txomin Parrilla (Euskadi): saiheski ketua pikillo- piperren kremarekin.

12:00-14:00. Dastaketa.

 

13:30 eta 14:30 Txuleta Menuaren bazkaria.

Tolosako lau erretegietako (Burruntzi, Casa Julián, Casa Nicolás eta Botarri) menu tradizionala, bertako parrileroek eta nazioarteko sukaldariburuek prestatutakoa.

 

Dastatzeko egongo diren pintxo eta errekiak:

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA