Arlo ekonomikoari lotutako neurriak

Udalaren lehentasuna une honetan pertsonen segurtasuna eta ongizatea bermatzea da, eta bizitzen ari garen krisi sanitario, ekonomiko eta sozialak sortutako beharrei erantzuten jarraitzea. Aurrerantzean, herritarren ongizatea bermatzen jarraitzea eta tokiko ekonomia suspertzea lehentasunezko kontuak izango dira, eta lan guzti hori gainerako erakundeekin eta eragileekin elkarlanean gauzatuko da.

Hala, COVID-19k eragindako osasun-larrialdiaren eta alarma-egoeraren aurrean, Tolosako Udalak hainbat egokitzapen egin ditu zergei eta tasei dagokionean.

Hartutako neurrien eta hartuko direnen helburua da eta izango da herritarrei, eta egoeragatik beren negozioa itxi behar izan duten tokiko merkatari eta ostalari eta udalerriko enpresa txiki eta ertainei laguntzea.

 ZERGA EPEAK:

  • Martxoaren 14an amaitu ez diren likidazioen eta data horren ondoren hasitako likidazioen borondatezko ordainketarako epea ekainaren 1era arte luzatuko dira.

  • Zirkulazio Zergaren borondatezko ordainketa ekainaren 30era atzeratu da.

  • OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) ordaintzeko borondatezko epea abuztuaren 1etik irailaren 15era izango da.

  • Bide publikoaren, terrazen eta merkatuen okupazioari dagokionez, egindako erabileraren arabera kobratuko da tasa.

 

MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA INDUSTRIA JARDUERA:

Tolosako Udala dagoeneko ari da Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak abian jarritako laguntzak osatzeko hainbat neurri eta alternatiba aztertzen eta eragileekin kontrastatzen, Tolosako merkataritzari, ostalaritzari eta enpresa txiki eta ertainei laguntzen jarraitzeko helburuarekin, bai orain eta baita gero ere.

Laguntza eta balibideen informazioa hemen