1. fasea

Hitzordua
Informazio gehiago

HERRITARRAK

  • Irteerak ezarritako ordutegian egin

  • Segurtasun distantzia (2 metro) eta higiene pertsonalerako neurriak mantendu

  • Gune itxietan maskarila erabili

  • Senitartekoak bisita daitezke (gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak)

  • Gehienez ere 10 laguneko taldetan bildu daiteke, baina kalean, etxean ez.

 

MUGIKORTASUN ETA ZIRKULAZIO ASKATASUNA

  • Lurralde historikoaren edo probintziaren barruan

  • Ibilgailuak: etxe berdinean bizi diren pertsonen artean ibilgailuko plaza kopurua bete arte; gainerako kasuetan gidaria eta beste pertsona bat.

  • Garraio publikoan derrigorrezkoa da maskarila erabiltzea

 

MERKATARITZA, OSTALARITZA, AZOKAK 

  • Tokiko establezimenduen irekiera saltzaileen eta erosleen arteko segurtasun distantzia mantenduz.

  • Ostalaritza eta jatetxe establezimenduetako terrazen irekiera edukieraren %50arekin: mahaien arteko gutxieneko distantzia bi metro eta gehienez 10 laguneko taldeak. Etxera eramateko prestatutako plateren zerbitzua.

  • Larunbateko azokak: aire libreko azoken irekiera postuen %25arekin eta ohiko edukieraren heren batekin.

  • Bezeroak: beharrezkoa den denboran bakarrik egon, produktuak manipulatzea saihestu eta ahal denean txartelarekin ordaindu.

 

HIGIENE ETA PREBENTZIO NEURRI OROKORRAK

 

  • Eskuak garbitu eta lan eremuak desinfektatu

  • Distantzia mantendu ezin den guneetan maskarila erabili

  • Etxekoak ez diren pertsonekin bi metroko distantzia mantendu

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA