Tolosako azoka berezien egutegia

Hitzordua
Informazio gehiago

Urte bukaera bitarte, 5 azoka berezi egingo dira herrian

1. Mikologika: Urriak 18-19-20

Perretxikoen eta onddoen inguruko feria berezia da, non gastronomiaren zaleek aukera duten tokiko mikologiaren inguruko espezie ugari ezagutu eta pintxo ezberdinak dastatzeko. Azokan, tailer eta informazio postuak ere aurkitzen dira bertaratzen diren guztientzat.

2. Goxua: Urriak 26

Goxoki artisau eta gozogintzaren inguruan datza. Lehiaketak, zapore handiko postreak eta dastaketak dira ekitaldiko ikusgarrienak.

3. Esneki: Azaroak 8-9

Bertako esneki ekoizleen produktuen, hala nola gazten, esnearen, gurinaren, eta jogurten erakusleiho bihurtu da azoka hau. Bisitarientzat tailer eta erakusketa bereziak ere aurkitu daitezke azoka bereziak irauten duen bi egunetan. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Lehiaketa eta Frisoi Txapelketa ere burutzen dira azoka honetan. 

4. Babarrunaren festa: Azaroak 16

Izenak dioen bezala, babarrunak dira azoka honetan protagonista eta pentsatuko duzun moduan, tolosarrentzat oso egun berezia da. Buruhandi eta erraldoiak, dantzak, jantzi tradizionalak, musikak… hartzen dituzte kaleak, babarrunak dastatzen diren bitartean. Hemen ere, babarrun hobenaren leihaketa egiten da.

5. Gabonetako azoka berezia: Abenduak 21

Elikadura, animalia eta mota guztietako artisau-postuak biltzen ditu gabon giro berezi-berezi batean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA