Koronabirusaren aurrean informazioa eta gomendio orokorrak

2020ko Apirilaren 01a

 

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirus berriaren aurrean jarduteko informazioa eta gomendio orokorrak helarazi nahi dizkie Euskadiko biztanleei.  

Gomendioak

Arriskua duen herrialde batera (Txina, Hego Korea, Japonia, Singapur, Iran eta Italia) bidaiatu baduzu, eta arnas-infekzio batenak izan daitezkeen sintomak izanez gero, hala nola, sukarra, eztula edo aire-faltaren sentsazioa, etxean edo ostatuan geratu behar duzu eta berehala jarri behar duzu Osasun Aholkuarekin (900 20 30 50) harremanetan. Osasun-zerbitzuek ebaluatuko dute zure osasun-egoera, bidaiaren aurrekaria eta koronabirus kasuekin kontakturik izan duzun.  

Zer egin dezaket babesteko?

  • Garbitu eskuak sarritan. Alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. 
  • Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

Bestalde, gomendatzen da sukarra edo arnas infekzio akutuko koadroak dituzten pertsonak ez joatea ekitaldi kolektiboetara esparru itxietan edo instituzioak bisitatzera, hala nola zentro soziosanitarioak.  

Gaur egun kasuak gertatu dira Euskadin, baina egoera aldakorra da. Osasun Agintarien aldetik ez da erabaki salbuespenezko neurririk hartzea oraingoz.
Informazio gehiago
    • Osakidetzaren koronabirusari buruzko gunea  
    • Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioraren webgunea  
    • Munduko Osasun Erakundearen webgunea