Hartutako neurriak eta aldaketak zerbitzuan

  • Prebentzio Mahaia eratu

    Martxoaren 12an osatu zen Prebentzio Mahaia koronabirusaren eboluzioaren jarraipena egin eta beharrezkoak diren neurriak eta erabakiak hartzeko. Egunero biltzen da goizeko 8:30ean eta alderdi guztietako politikariek eta teknikariek parte hartzen dute.

  • Arreta zerbitzuan aldaketa

    Herritarrei arreta era telematikoan eta elektronikoan egingo zaie, beraz sail guztiekin telefonoz bidez edota posta elektronikoz jarri harremanetan.

    Aurrez aurreko arreta premiazko kasuetan bakarrik eta aldez aurretik hitzordua eskatuta eskainiko da, larrialdi egoerak iraun bitartean, oinarrizkoak diren zerbitzuetan –Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa, Udate-.

    Harremanetarako:

    010

    Idatzi:

    udate@tolosa.eus

    gizartezerbitzuak@tolosa.eus

    udaltzaingoa@tolosa.eus

  • Administrazio prozesuak etenda

    Prozedura administratibo guztiak etenda daude larrialdi egoerak iraun bitartean: diru laguntzak, eskaerak, espedienteak, ordainketak...

  • Hainbat zerbitzu eta jarduera bertan behera

    Etenda daude ondorengo zerbitzuak: Adineko Eguneko Arreta Zerbitzua, Topagunea, Euskaltegia, Musika Eskola, Kultur Etxea, Kiroldegia, Liburutegia, Topic eta Leidor. Bertan behera utzi dira jarduera guztiak.

  • Hiribus zerbitzua murriztuta eta TAOrik ez

    Larrialdi egoerak iraun bitartean ez da TAOrik egongo eta Hiribusak ondorengo ordutegia izango du:

    • 7:30-9:00 bitartean ordu erdiro

    • 9:00-21:00 bitartean orduro.

Garbiketa ere areagotu da prebentzio modura eta ezarritako irizpidei jarraituta.

  • Kale garbiketa indartuta

    Ur eta xaboiarekin egindako ohiko kale garbiketaz gain, hainbat gune desinfektatuko dira. Zerbitzua indartu egingo da langile gehiago eginkizun horietara bideratuz kale garbiketa lanetan sakontzeko.

  • Herritarren aisialdirako eskaintza

    Konfinamendu egoera honetan herritarrentzako eskaintza berezia lantzen ari da udala: kirola egiteko APPa, ikastaroak, gazteei bideratutako jarduerak, kultura kontsumitzeko aukerak...

  • Herritarrei gogoraraztekoak

    1. Arauak errespetatu eta etxean geratu eta soilik beharrezkoa bada atera etxetik.

    2. Soilik kasu hauetan atera zaitezke:

    2. Erosketak arduraz eta astean behin egin, beharrezkoa duzuna bakarrik erosi.

    3. Kalera ateratzean arduraz jokatu eta distantzia mantendu.

    4. 70 urte baino gehiago badituzu etxean geratu eta edozein tramite egiteko laguntza eskatu 010 telefonora deituta.

    5. Udalarekin harremanetan jartzeko deitu 010era edota idatzi udate@tolosa.eus helbidera.

      • Elikagaiak, farmazia-produktuak eta behar-beharrezkoak diren gauzak erosteko.

      • Osasun zentrora jaoteko.

      • Lantokira joan eta ohiko bizilekura itzultzeko.

      • Adinekoak, adingabeak edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzarako.

      • Finantza erakundeetara joateako.