Tolosako Udalbatzak, 2025eko azaroaren 27an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion Tolosan lur gaineko aparkalekua arautzeko ordenantzari.
Ordenantza hau jendaurrean jarri zen hogeita hamar egun balioduneko epean, 2026ko otsailaren 4ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEKO 22. zenbakian argitaratutako iragarkiaren bidez, eta epe horretan alegazio idazki bat aurkeztu zen. Idazkiaren lehenengo alegazioa onartzeko, bigarren alegazioa partzialki onartzeko eta hirugarren alegazioa ez onartzeko diktamena egin zen, eta, ondoren, behin betiko testua egin zen, zeina Udalbatzak onartu baitzu en 2026ko apirilaren 30ean egindako Osoko Bilkuran.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49.c eta 70.2) artikuluetan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan eranskin gisa argitaratzen da ordenantzaren testu osoa.


.jpg)

