Udalak Aparteko Osoko Bilkura egingo du abenduaren 1ean, ostirala, 18:30ean

2023ko Abenduaren 01a

Udalak Aparteko Osoko Bilkura egingo du abenduaren 1ean, ostirala, 18:30ean, Tolosako udaletxeko batzar-aretoan, honako gai-zerrenda honekin:

1. Akta hauek onartzea:

2023ko urriaren 26ko ohiko Osoko Bilkurakoa.

2023ko azaroaren 14ko ezohiko Osoko Bilkurakoa.

2. Onartzea Tolosako Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko  programaren bigarren atala.

3. 2023an jasota, 2022ko ekitaldiari dagokion faktura onartzea.

4. 2023an jasota, 2022ko ekitaldiari dagokion faktura onartzea. Akats zuzenketa.

5. Onartzea 2023. urterako Taxien tarifak.

6. Euskararen Aholku Kontseilurako udal-talde politikoen ordezkariak eta haien ordezkoak izendatzea.

7. Tolosako Aldaba auzorako Gipuzkoao Ur Kontsortzioak aurkeztutako proiektuak eragindako lursailak hirigintza-arrazoiengatik nahitaez desjabetzeko prozedura presazkotzat deklaratzea eta eragindako lursail eta jabeen zerrenda behin betikoz onestea.

8. Onartzea Tolosako udal eraikinak eta hiri-altzariak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren luzapena (Bilkuran aztertu eta bozkatzea onartuz gero).

9. Euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldeko mozioa.

10. Azaroaren 30eko grebaren inguruan Mugimendu Feministak aurkeztutako mozioa.

11. Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.