Tolosako udaleko emakume langileok ere planto!
2018/03/08 | Berdintasuna
Tolosako udaleko emakume langileok, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunerako Mugimendu Feministak deitutako lanuztearekin bat egin dugu. Udalak greba babestuko du baliabideak jarriz, udaletxeko balkoian bandera feminista ezarriz eta greba eguneko ekintzen berri emanaz.