Erakunde, ikastetxe eta enpresek 'oso positibotzat' jo dute Tolosa eta Charleville-Mézièresen arteko senidetzea
2019/01/29 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
Pasa den urtarrilaren 26an berretsi zen Tolosa eta Charleville-Mézièresen arteko senidetze hitzarmena herri frantsesean. Tolosatik Olatz Peon Ormazabal alkatea buru zuen delegazioa bertaratu zen herri frantsesera senidetzearen baitako proiektuen lanketarekin hasteko. Bertaratutakoek oso baliagarritzat jo dute senidetzea eta bi herriengan eragin "oso positiboa" izan dezakeela dute iritzi: bideoa ikusgai.