Tolosako ordezkaritza Frantziako Charleville-Mézièresera bertaratuko da, senidetze hitzarmena izenpetu eta proiektuen lanketarekin jarraitzera
2019/01/22 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
Pasa den azaroaren 17an sinatu zuten hitzarmena Tolosan. Orain, herri frantsesean izenpetuko dute akordioa. Datorren ostegunean, urtarrilak 24, Olatz Peon Ormazabal alkatea buru duen delegazioa bertaratuko da Charleville-Mézièresera. 3 eguneko egonaldia izango da eta agenda oparoa prestatu da abian diren proiektuen lanketarekin jarraitzeko.


.jpg)



