Tolosako Paper Eskolak 'Laborategiko Jardun Ona' bermatzen duen ENAC ziurtagiria lortu du
2018/06/05 | Euskara eta Hezkuntza
'Laborategiko Jardun Onen' ikerketa hauek funtsezkoak dira entseguek kalitate parametroak beretzen dituztela ziurtatu eta ondorioz, produktu berriak erregistratu eta merkatuan txertatzeko. Tolosako Paper Eskolaren Laborategiak papergintzako enpresei ematen die zerbitzua beren zereginetan erabiltzen duten papera edo kartoia kalitate egokikoa dela ziurtatuz.