Tolosako Udalbatza 'Euskaraldia' ekimenari atxiki da
2018/10/31 | Euskara eta Hezkuntza
Azken Osoko Bilkuran egin zuten atxikimendua Udalbatza osoaren argazki bat ateraz Euskaraldia leloarekin. Bilkuran, Udaleko Giza Baliabideak Egonkortzeko programa, zezen plaza eta Gizarte Zerbitzuetako diru laguntzarako kreditu gehigarria, Tolosa eta Charleville Mézièresen arteko senidetzea, Tolosa Futbol Klubaren bulegoak eta Berazubiko frontoia zaharberritzea eta Euskaltzaindiaren sorrera izan ziren hizpide.