Duela 100 urte Tolosan martxan jarri zen euskal eskola omenduko dute Tolosako Udalak eta Galtzaundi Euskara Taldeak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/04 | Euskara eta Hezkuntza
  • 1922ko urtarrilaren 9an zabaldu zuten Tolosako Euskal Ikastola, Gorriti plazan. Lehenengotarikoa izan zen Euskal Herrian umeei euskaraz irakasten.

  • Urteurrenaren harira eskola omentzeko ekitaldia egingo da otsailaren 9an, 18:30ean, Tolosako Udaleko areto nagusian.

 

Duela 100 urte, 1922ko urtarrilaren 9an, ireki zuten Gorriti plazan Tolosako Euskal Ikastola, lehenengotarikoa Euskal Herrian umeei euskaraz irakasten hasi zena. Primo de Riveraren diktadura garaian emandako etenaldi labur bat kenduta, 1922 eta 1936 urteen artean eman ziren eskolak bertan, Maria Dolores Arbilla irakaslea gidari zela.

Efemeridea tarteko, eskola omentzeko ekitaldia antolatu dute Tolosako Udalak eta Galtzaundi Euskara Taldeak otsailaren 9rako. Tolosako Udaleko areto nagusian izango da ekitaldia, 18:30ean hasita.

Ekitaldiaren funtsa eskola hark emandako bi pauso esanguratsuenak azpimarratzea izango da: eskola mistoa izatea eta euskaraz irakastea. Ekitaldian Tolosako herriko hainbat eragilek parte hartuko dute: Udalak eta Galtzaundi taldeak, eta herriko hiru hezkuntza komunitateak, eta haiekin batera izango dira Eusko Jaurlaritzako zein Eusko Ikaskuntzako ordezkariak. 'Euskararen Historia Soziala Tolosaldean' ikerketa egiten ari den Haritz Azurmendi ikertzaileak duela 100 urte martxan jarri zen euskal eskolari buruzko azalpen laburra ere egingo du ekitaldian, gertakizuna kontestualizatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA