11.133 bazkide ditu Usabal Kiroldegiak, ia 1.200 erabiltzaile egunero
2018/05/04 | Kirolak
Usabal kiroldegiaren 2017ko kudeaketaren memoria aurkeztu du Tolosako Udalak. Erabiltzaileen ia %70a da Tolosakoa, herritarren %35a. Bazkideen %48,45 emakumezkoak dira eta %51,55 gizonezkoak. Ikastaroetan, berriz, %93,90a emakumeak dira, gizonezkoak %6,10.