Akitaniako delegazioa bertaratu da Tolosara osasun-sustapeneko proiektuak ezagutzera
2018/06/13 | Kirolak
'Mugi Tolosa' eta 'Ibarra Martxan' prozesu komunitario berritzaileak ezagutu eta ikastetxeekin egin den lana gertutik bistaratu dute. Mugi Tolosa egitasmoak ekainaren 20ean amaituko du laugarren edizio arrakastatsua: 136 lagun batu dira bataz beste saio bakoitzean; emakumeak %66,85 eta gizonezkoak %33,15.