Usabal kiroldegiak WhatsApp-zenbaki bat jarri du martxan erreklamazioak eta iradokizunak egiteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/15 | Kirolak
  • Helburua da instalazioen egoera uneoro eta zuzenean ezagutzea, kiroldegiaren erabileran egunerokoan sortzen diren arazo txikiak konpondu ahal izateko.
  • Horretarako, 688 822 093 telefono-zenbakia dago erabiltzaileen eskura.

Usabal kiroldegian WhatsApp zerbitzu berria dago erreklamazioak eta iradokizunak egiteko. Helburua da instalazioen egoera uneoro eta zuzenean ezagutzea, kiroldegiaren erabileran egunerokoan sortzen diren arazo txikiak konpondu ahal izateko. Asmo horrekin jarri da WhatsApp bidezko iritzi-zerbitzu hau. Horretarako, 688 822 093 telefono-zenbakia dago erabiltzaileen eskura, kexak, arazoak eta hobekuntza-proposamenak, argazkiak barne, bidal ditzaten. “Asko gustatuko litzaiguke, halaber, beste kiroldegietan edo instalazioetan ikusi eta beren ustez Usabalen ondo etorriko liratekeen zerbitzuen argazkiak jasotzea -esan digute kiroldegiko arduradunek-. Argazki horiek denak aztertu eta berehala bidaliko zaie erantzuna. Erabiltzaileen iritzia oso garrantzitsua da guretzat, eta hau beste bide bat da iritzi horren berri jakiteko”. Kiroldegiko arduradunek animatzen gaituzte komunikazio-kanal berria erabiltzera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA