Mugi Tolosak 2018ko horma-egutegi propioa du, parte-hartzaileak irudi dituena
2017/12/13 | Kirolak
Mugi Tolosa ekimenak bere IV. edizioa abiatu zuen urrian eta asteazkenero, gazte zein heldu, Tolosan barrena ibilbideak egitera ateratzen dira. Ikasturteko lehen saio hauetan, bataz beste, 141 pertsona inguru atera dira astero. Orain, ekimena gehiago ezagutarazi eta belaunaldi ezberdinen elkargune izateak duen aberastasuna bistaratzeko asmoz, egutegi bat osatu da. Guztira 500 ale kaleratu dira.