Parte hartze handia Tolosan egingo den Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketan
2018/01/23 | Kirolak
Datorren larunbatean, urtarrilak 27, Tolosako Usabal kiroldegian Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa egingo da. 65 igerilarik parte hartuko dute aurtengo edizioan, iazko bikoitza. Izan ere, txapelketaz gain, Open formatua ere izango du lehiaketak.