Aurrekontua partehartzaileak 2022

Dakizuen moduan, Gobernantza eredu berrietan sakontzeko, hainbat urrats egiten ari gara eta horietako bat izan da, aurrekontu parte hartzaileen prozesua urte osora zabaltzea, prozesua berregokituz. Udalaren eta herritarren arteko elkarrizketa ez dadin urteko momentu jakin batera mugatu.

Orain arte, aurrekontuak lantzeko garaian, unean uneko erronkak eta beharrak izan ditugu kontuan eta egitasmo zehatzen inguruan hitz egin dugu. Aurrekontu parte hartzaileen dinamika berri honen helburua da: lehentasunen inguruan hausnartzea lehendabizi, gero ekintza zehatzen lanketa egiteko.

Horregatik, sailez sail eta egunez egun egiten den jardunaz gain, legealdi planean jasotako egitasmoak, eta etorkizunera begira eraiki nahi dugun Tolosa hiria kontuan hartuz definitu ditugu datorren urterako indar-fokoak.

Dagoeneko, beraz, hasita gaude udalean datorren urteko aurrekontuak lantzen.

  • Udal gobernutik zehaztu ditugu datorren urterako indar-fokoak

  • Kontrastea egin da teknikariekin, indar-foko horiek osatu eta aberasteko eta partekatu dira baita ere, fokoak, gainerako alderdi politiko guztiekin.

  • Eta orain herritarren txanda iritsi da.

Faseak

  1. Lehen gogoeta udal gobernuarekin

ITXITA

  1. Foku-ideien kontrastea oposizioarekin

ITXITA

  1. Kontraste teknikoa

ITXITA

  1. Herritarrekin foku-ideien garapena

ITXITA

  1. Teknikariekin foku-ideien garapena

ITXITA

  1. Herritarren online ekarpenak

IREKITA

  1. Foku ideiei buruzko txostena

...............

  1. Txostena udal-gobernuarekin eta teknikariekin kontrastatzea

...............

  1. Saio sektorialak

...............

  1. Proposamenen txosten bateratua idaztea

...............

  1. Txostena Udalaren barruan idaztea

...............

  1. Proposamenak prozedura ofizialean txertatzea

...............

  1. Herritarrei jakinaraztea.

...............


 

Identifikatutako foku-ideiak


1. FOKUA
"Tolosarren gizarte-babesa eta ongizatea bermatzea"

  • Gizarte-politika eraginkorrak bultzatzea.
  • Gizarte-zerbitzuak indartuz eta hobetuz.


2. FOKUA:
"Udala garai berrietara egokitzea"

  • Kalitatezko zerbitzuak eskainiz.
  • Gobernantza-eredu berrietan sakonduz.
  • Gardentasun-ataria bultzatuz.
  • GIH parametroak garatuz.
  • 2027ko plan estrategikoa eguneratzen.

3. FOKUA:
"Post Covid agertokia. Tolosa biziberritzen jarraitzea "

  • Tolosako berezko jarduera berreskuratuz.
  • Kultura- eta kirol-eskaintza eguneratuz.

4. FOKUA:
"Pertsonak zentroan babestu".

  • Udalerri atsegin, zaindu eta beharrezko azpiegiturak dituen udalerri baterako oinarriak jartzea.

5. FOKUA:
"Ingurumen-zaintza eta -jasangarritasuna klima-aldaketari aurre egiteko"

  • Mugikortasun eredu jasangarriak sustatuz.
  • Naturarekiko errespetuari buruzko kanpainak eta ekimenak sustatuz.

6. FOKUA:
"Post Covid agertokia. Tolosa biziberritzen jarraitzea Tolosako berezko jarduera berreskuratzeko "

  • Garrantzi berezia emanez nazioarteko ekimenei, azoka bereziei, kultura- eta kirol-jarduerei.
  • Tolosako hiri-ekonomia eta garapen ekonomikoa indartuz. Proiektu estrategikoak garatuz: Merkataritza, ostalaritza, azoka, ekintzailetza, industria, turismoa.

 

ANIMATU, PARTE HARTU!!!

Formulario erraz bat diseinatu dugu foku bakoitzari ekarpenak egiteko. HEMEN aurkituko duzu.