2. hiruhilekoa: inklusioa, berdintasuna eta ingurumena

Hitzordua
Informazio gehiago

  • Emozioak lantzen jarraitzeaz gain, inklusioa, berdintasuna eta ingurunearen ezagutza izango dira ondorengo bi hilabeteetako saioen ardatzak.
  • Joseba Ormazabal, Gobernantza eta Komunitatea saileko zinegotzia: “Gorpuzten doan proiektua da Eskola Irekiarena, gero eta herritar, eragile eta talde antolatu gehiago ari delako egitasmoan parte hartzen. Oraingoan ere herritar eta eragileekin batera osatu da egitaraua, herri agenda bateratu bat landu eta eskaintzeko asmoz.”

 

 

Tolosatzen Eskola Irekiko aurtengo ikasturte amaierako saio-zikloei hasiera emango zaie maiatzean. Lehen hiruhilekoa, emozioen lanketari lotuta egon zen, eta bigarren zikloan, inklusioa, berdintasuna eta ingurumenarekiko konpromisoa gaiak landuko dira, besteak beste.

Tolosatzen proiektuaren baitan kokatzen da Eskola Irekia, eta helburu du herritarren parte hartzea areagotzea eta udalaren eta herritarren arteko harremanak sendotzea. Trebakuntza soziala, sendotze sozio-komunitarioa eta Tolosako herritarren eta herriaren elkar ezagutza sustatu nahi dira Eskola Irekiko zikloekin.

Joseba Ormazabal, Gobernantza eta Komunitatea saileko zinegotziak prentsaurrekoan adierazi duenez, “gorpuzten doan proiektua da Eskola Irekiarena, gero eta herritar, eragile eta talde antolatu gehiago ari delako egitasmoan parte hartzen. Proiektuaren helburuak kontuan izanik, oraingoan ere herritarrekin eta eragileekin batera osatu da egitaraua, herri agenda bateratu bat landu eta eskaintzeko asmoz. Izan ere, Tolosan herritar talde eta eragile aktiboak ditugu, hainbat egitasmo antolatzen dituztenak eta horiek, Tolosatzen Eskola Irekira ekarri nahi ditugu, eskolaren bitartez horiek ezagutzera emateko eta, bereziki, elkarren arteko sinergiak sortzeko.”

Lehen hiruhilekoak izandako harrera ona ikusita, maiatzerako eta ekainerako hainbat saio antolatu ditu Udalak.

Maiatzean emozioak lantzen jarraituko da, eta inklusioa, parte hartzea eta elkartegintza ere izango dira ardatz. Honakoa da maiatzeko egitaraua:

  1. Saioa: Jatorri anitzeko bizilagunak: Tolosan pertsona migratuen eta errefuxiatuen bizipenak elkarbanatuz (CEAR-Euskadi elkartearekin elkarlanean antolatuta). Bertan, besteak beste, Tolosan eta Tolosaldean bizi diren bi emakume migratuek beraien bizipenak kontatuko dituzte. Maiatzaren 6an da saioa, 18:00etan, Topic-en (ekitaldi irekia izango da, ez da aurrez izenik eman behar). Sendotze-sozio komunitarioa lan ardatzean kokatutako ekintza da.

  2. Saioa: Tolosa herri hezitzailea. Tolosako Udalak hezkuntza komunitatearekin batera garatzen diren egitasmoen diagnostikoa eta ekintzen elkar-sorkuntza saioak burutuko dira udal teknikariekin, Herrikide, Laskorain eta Samaniegoko ikastetxeetako zuzendariekin, guraso elkarteekin eta DBH2ko ikasleekin (Prometearen laguntzarekin). 3 saio egingo dira maiatza-ekainean zehar. Lan ardatza: sendotze-sozio komunitarioa.

  3. Saioa: Zertarako balio du bitartekaritzak? “Bitartekaritza eta komunikazio ez bortitza” Eraldaren eskutik egingo da, maiatzaren 28an Kultur Etxeko areto nagusian, gazteleraz 10:30-12:30 eta euskaraz 17:30-19:30. Plaza mugatuak egongo dira, eta parte hartzeko, 010 telefonora deitu beharko da (Udate, 135 luzapena) edo gobernantza@tolosa.eus helbidera mezua bidali. Herritarren kapazitazioa lan ardatzean kokatutako ekintza da.

Ekainean, berriz, dirulaguntzak, berdintasuna eta ingurumena eta klima izango dira, bereziki, Tolosatzen Eskola Irekiko saioetan landuko diren gaiak:

  1. Saioa: Dirulaguntzak 2021. Hitzaldia eta formakuntza saioa egingo dira. Tolosako hainbat alorretako gizarte elkarte eta eragileei zuzendutako saioak antolatuko dira hainbat udal sailetatik, 2021eko dirulaguntza lerro desberdinen deialdien eta berrikuntzen berri eman eta diru laguntza eskaeren inguruko azalpenak eta laguntza tresnen berri emateko. Udalaren ezagutza lan ardatzean kokatutako ekintza da.

  2. Saioa: Enpatiaren bideak: gatazkak eraldatzeko erreminta praktikoak (eskolan, lanean, etxean). Eraldaren eskutik emango da, maiatzaren 28an Kultur Etxeko areto nagusian gazteleraz 10:30-12:30 eta euskaraz 17:30-19:30. Plaza mugatuak egongo dira, eta izena emateko 010 telefonora (Udate, 135 luzapena) deitu behar da, edo gobernantza@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali. Herritarren kapazitazioa lan lerroan kokatutako ekintza da.

  3. Saioa: “Gizonon zaurgarritasuna aldaketarako giltzarri” tailerra. Tolosako Gizon Taldearekin elkarlanean antolatuta, eta Euskadi mailako Jardunaldiaren baitan, Asier Baglietto Gabilondo y Jokin Beristain Lopez de Zubiriaren eskutik egingo da saioa. Ekainaren 12an izango da, goizean, Kultur Etxeko areto nagusian. Arratsaldean “Zer eta nola egin dezakegu gizonek berdintasunerako bidean?” tailerra egingo da Zerkausian, Hiruki Larroxako Ibai Fresnedoren eskutik. Lan ardatza: sendotze sozio-komunitarioa.

  4. Saioa: Goiz pasa, San Esteban – Dama Iturri – San Esteban ibilaldia. Ekainak 5 ingurumenaren nazioarteko eguna denez, ingurumen astearen barruan antolatutako txangoa da. Ekainaren 6an izango da. Lan ardatza: lurraldearen ezagutza.

  5. Saioa: “Sasien gainetik, hodeien azpitik” txangoa Uzturre magaleko hariztira. Ekainaren 12an izango da, ingurumen astearen barruan. Naturtzaindiako Jon Zulaika Isatik gidatua egingo da txangoa, Tolosako baso-berritze naturalaren prozesua bertatik bertara ezagutzeko. Lurraldearen ezagutza lan lerroan kokatutako ekintza da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA