Eduardo Mokoroa musika eskolan matrikula egiteko epea irekita dago
2020/06/10 | Kultura, Gazteria, Jaiak
Musika eskolako ikasle direnek ekainaren 17ra arteko epea izango dute matrikula berritzeko. Online plataformaren bidez egin beharko dute. Ikasle berriek ekainaren 18tik 30era eman ahalko dute izena, horretara bideratutako inprimakia beteta.