Katalanez eta galegoz idatzitako liburuak maileguan eskatzeko aukera dago Udal Liburutegian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/01/31 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Katalanez idatzitako liburu sorta iraunkorra dago Tolosako Haur Liburutegian 0-16 urte bitartekoentzat, eta helduentzako eleberri zehatzak ere eskatu daitezke katalanez edo galegoz, eta liburutegien arteko maileguen bidez ekarriko lirateke Tolosara.

 

 

Tolosako Udal Liburutegiak Palafrugelleko Liburutegiarekin eta A Coruñako Durán Loriga Liburutegiarekin duen hitzarmenari esker, katalanez eta galegoz idatzitako liburuak maileguan eskatu ditzakete herritarrek.

0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzako katalanezko liburu sorta iraunkorra dago Tolosako Haur Liburutegian, urtean hainbat aldiz berritzen dena. Haur eta gazteentzako liburuez gain, helduentzako eleberri zehatzak ere eskatu daitezke katalanez eta galegoz, eta liburutegien arteko maileguen bidez ekarriko lirateke Tolosara. Norbaitek interesa izango balu, liburutegiko langileei jakinaraztearekin nahikoa izango litzateke. Maileguen epea eta kopurua gainontzeko liburuen berdina da.

Tolosako Haur Liburutegia zabalik dago astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara Errota eraikinean, eta Udal Liburutegia Aranburu Jauregian kokatzen da, eta zabalik dago astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA