Kaldereroak eta pregoi kontzertua, inauteriak iragartzeko

Tolosako Udala
2022/02/16 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Larunbatean, 12:30ean, Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, haur jaialdia egingo da Leidor aretoan, 19:00etan kaldereroen konpartsa aterako da eta 23:30ean “Incansables” txaranga arituko da kalez kale.

  • Igandean berriz, Tolosako Udal Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak inauterietako kontzertua emango dute 12:00etan Zerkausian.

 

Inauteriak ospatzeko erabakia hartu ondoren, horien irargale modura, kaldereroak ospatuko dira asteburu honetan Tolosan.

Larunbatean Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, 53. haur jaialdia egingo da Leidor aretoan 12:30ean. Aiz-orratz txarangarekin egingo den kalejira batek hasiko du ospakizuna 11:45ean elkartetik abiatuta, Leidor aretora. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak batuko dira kalejirara Trianguloan eta ikusikizunari hasiera emango zaio 12:30ean. Ez da marrazki eta mozorro lehiaketarik izango, baina Joseba Usabiagaren laguntzarekin, ez da umorerik faltako. Jolasak egingo dira eta sariak ere banatuko dira.

Sarrerak ostiraletik aurrera jarriko dira salgai Leidorreko lehiatilan, 18:00etatik 20:00etara.
Egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira, 11:30etik aurrera, euro bateko prezioan.
Behin barruan, musukoa jantzita izatea derrigorrezkoa izango da.

Arratsaldean, 19:00etan, Urdina Txiki Elkarteak antolatuta, kaldereroen konpartsa aterako da Plaza Zaharretik eta Alde Zaharrean barrena ibiliko da konpartsa.

Azkenik, 23:30ean “Incansables” txaranga arituko da kalez kale.

Igandean, Tolosako Udal Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak inauterietako kontzertua emango dute 12:00etan Zerkausian.

Musukoaren erabileraren gomendioa

Larrialdi egoera indargabetu bada ere, oraindik orain, birusak gure artean jarraitzen du. Horregatik, udaletik musukoa erabiltzea gomendatu dute aire librean 1,5 metroko distantzia mantendu ezin den kasuetan festaz modu seguruan gozatu ahal izateko.

Gauza bera, gertatuko da datozen egunetan ospatuko diren hainbat eta hainbat ekitalditan ere. Udala aste honetan ari da buru belarri inauteriak prestatzeko lanetan eta datozen egunetan emango da egitarauaren berri.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA