Astelehenean, ekainak 26, ekingo zaie Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegiei
2023/06/23 | Kultura, Festak eta Gazteria
11-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintza da eta bi txandatan eramango da aurrera, ekainaren 26tik 30era lehena eta uztailaren 3tik 7ra bigarrena. Parte-hartzaileek miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztuko dituzte, besteak beste, ingurumena zaindu eta txukuntzeko helburuarekin.