Raquel Díaz Reguera

Hitzordua
Informazio gehiago

Raquel Díaz Reguera (Sevilla, 1974) ilustratzailea da. Arte Ederretako ikasketak egin arren, musikaren arloan hasi zuen bere ibilbidea, kantak idazten. Modu profesionalean orain dela gutxi hasi zen ilustratzaile eta idazle lanetan, haur nahiz helduentzako, baina bere obra oso oparoa izan da: zazpi urtetan 15 album ilustratu baino gehiago argitaratu ditu, tartean bat Nuria Díaz Reguerarekin, bere ahizpa. Bere argitaletxe propioa du, Vuelaletra Ediciones. Haurrentzako literaturaren defendatzaile sutsua da, eta, haren ustez, "liburuei esker, lotura zuzena lortzen dugu irakasleekin, eta haiei esker iristen gara haurrengana".

Ikusi Tolosako Ikastetxeetan egindako marrazkiak

Bere obra gehiago ezagutzeko:

Raquel Díaz Reguera Tolosako Udal Liburutegian

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA