Ura eta sua bateragarriak dira: hala egiaztatu da gaur HARAGIn, Tolosako Triangulo plazan egin diren erreki internazionalekin
2023/05/20 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Florencia Abella, Felicitas Pizarro, Txomin Parrillak eta euren errekiek hartu dute gaur goizean Triangulo plaza. Bitartean Txuleta Tolosako estilora nola erretzen den ikasteko aukera izan dute SUA Espaziora bertaratutakoek.
Eguerditik gauera arte eskaintza gastronomikoa eta festa izango dira Foodtruck gunean. Bihar berriz, Euskadiko I. Hanburgesa Lehiaketa eta Txuleta Festa.