Bertako Haragien Azokan postua jartzeko eskaerak egiteko epea, zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/04/03 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Maiatzaren erdialdean izango da Bertako Haragien Azoka Tolosan.

  • Apirilaren 3tik 13ra zabalik da izen-ematea ekoizleen produktuen azokan postua jartzeko, edo Zumarditxikiko Food truck gunean parte hartzeko.

Maiatzean izango du bigarren mugarria Tolosako azoka berezien egutegiak: Bertako Haragien Azoka. Herritarrek aukera izango dute, Euskal Herrian bertan ekoizten diren hainbat haragi mota ezagutzeko, eta horiekin egin daitezkeen produktuak zuzenean ikusi eta dastatzeko. 

Egitarauaren nondik norakoak datozen asteetan iragarriko diren arren, jaialdiaren protagonista, haragien eta ekoizleen azoka alegia, maiatzaren 17an izango da, larunbatez, Trianguloa plazan. 

Tokiko ekoizleen produktuak ezagutzeko azokan hainbat animaliatatik eratorritako haragiak ezagutu ahalko dira; hala nola behiki, txerriki, oilaki eta ahatekiak.

Azokaz gain, Zumarditxikian jai giroa izango da nagusi, eta aurten ere, food truck postuak izango dira, herritarrek askotariko haragi motak dastatu ditzaten.

Zabalik da bi gune horietan postua jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea, datorren apirilaren 13ra arte. Izen-ematea UDATEn edo modu telematikoan, Udal erregistroaren bitartez, egin ahal izango da. Informazio gehiago, bete beharreko baldintzak eta eskaera-orriak eskuragarri daude udal-webgunean, honako esteka hauetan:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA