Gabonetako azoka Tolosan, gabon gauaren bezperan
2017/12/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Egitarau oparoa lagun, goizeko 9:00etan emango dio hasiera Gabonetako azokak eta 14:00ak arte luzatuko da. Larunbateroko azokaren Zerkausiko, Berdura Plazako eta Euskal Herria Plazako postuei, Triangulo Plaza, Plaza Zaharra, Alondiga Plaza eta San Frantzisko pasealekukoak gehituko zaizkie. Ehunka postu guztira larunbatean Tolosan.


.jpg)


