Giroa bikaina kalean zein azokako postuetan

Tolosako Udala
2018/03/19 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Giro alaia bizi genuen larunbatean Tolosako Azokan. Eguraldiak lagundu zuen, eta Braderiearen eragina ere nabarmena izan zen. Kaleetan batu zen erosle mordoak ez zuen azokako postuetatik pasatzea ahaztu.

Eskaintza negukoa dugu oraindik. Murrizten dihoa pixkanaka, eta udaberriko produktuek oraindik ez dute agerpena egin. Ilarrak, baba berriak edota udaberriko zizak desiatzen egon arren, oraindik itxaron beharko dugu erosi ahal izateko.

Gazta berria ordea, badago. Orain dela aste batzuk hasi zen eta hau neguaren azkenengo kolpearen seinale izaten da. Aurtengo fruta uzta oparoa dela eta, sagar eta irasagar dultze asko dago aukeran, eta fruitu lehorren zerrenda ere oso zabala da. Hau gutxi balitz, mota desberdinetako sagarrak eta kiwiak oraindik ere oso puntu onean dauzkagu.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2018-03-17.xlsx